XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Luzaroan hausnartzen egon naiz eta... beharbada ez da hain txarra Toniren ideia.
- Ez, ezta? -esan zuen beronek, esperantzatsu.
- Ba niri oso txarra iruditzen zitzaidan lehen eta are txarragoa iruditzen zait orain, ondo hausnartu ondoren -protestatu zuen Markosek.
- Iaz izan genuen bizimodua baloratzen egon naiz eta...
Zuk uste duzu merezi duela soldata bat eskuratzearren eskolak han-hemenka ematen ibiltzea eta egunero-egunero lan egitea, beste hamaika gauzatarako askatasuna galduta?
- Zertarako pasatu dugu, bestela, bizitza osoa ikasten? Orain emaitza jasotzeko, ezta?
Hau da, lana aurkitu eta dirua irabazteko.
- Hori ote da bilatu beharreko emaitza?
Merezi ote du diru horren truke lehen geneukan bizimodu eder eta arduragabea galtzea, egunero goiz altxatu behar izatea, gauero laneko arduraren batekin oheratzea?
- Denak dauka alderdi ona eta txarra.
Oier isilik egon zen apur baten, baina berriro ekin zion, konbentzimendu handiz berba eginez:
- Eta nik proposatzen badizuet modu bat ia lan egin barik bizi izateko, bizio handirik gabe baina gutxieneko diru kopuru batekin?